Mendizaleak goizeko 9tan atera ziren beheko plazatik. Indamendi tontorrera heldu eta berehala, Elkano auzora jaitsi ziren. Bertan, salda beroa eta pintxoa jan ondoren, iazko finalistei sariak banatu zitzaizkien. June Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain eta Jurgi Esnal izan ziren saridunak.