Pulporen beste talde batzuek hizpide hartuta, infantiletako bi taldek Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute larunbat honetan. Horiez gain, Asier Esnalek eta Ion Manterolak entrenatzen duten emakumezoen infantil taldeak, Brakys Pulpok, sendo jarraitzen du Diputazio sarian. Hamaika jardunaldi jokatu dira eta denetan garaile atera dira. Bi jardunaldiren faltan sailkapenaren buruan daude.