Lapurrak sartu dira Aita Mariko Herri Eskolan eta Branka eraikinean, asteburuan

Baleike 2016ko maiatzaren 16a

Lapurren bisita izan dute asteburu honetan Aita Mari auzategiko Herri Eskolak eta Brankak, Gizarte zerbitzuen egoitzak. Diru bila sartu direlakoan daude: Herri Eskolatik diru apur bat eraman dute; Brankatik ezer ere ez.

Lapurrak larunbat gauean sartu ziren Brankan. "Guri igande goizean esan ziguten sartu zirela", azaldu digu Gizarte teknikariak. Leiho bat hautsita sartu ziren lapurrak eta hiru bulego miatzen aritu ziren. "Nik uste diru bila sartu zirela, baina guk ez dugu hemen dirurik gordetzen. Paperak eta mugitu dituzte, baina ez dute ezer eraman", gaineratu du. 

Asteburuan bertan Aita Mari auzategian Herri Eskolak duen eraikinean ere sartu dira. Goizean goiz garbitzailea agertu denean ohartu dira gertakariaz. Kaleko eta bulegoko ateak bortxatu dituzte sartzeko. "Badakigu dirua eraman dutela, baina hortaz aparte ez dakigu beste zerbait hartu duten. Justu oraintxe izan da Ertzaintza aztarnak hartzen eta gu oraintxe bertan sartu gara bulegoetara. Ikusi beharko dugu ea beste zerbait eraman duten", adierazi digu eskolako zuzendariak. Ea da hau lehen aldia Herri Eskolako eraikin honetan sartzen direla: orain pare bat hilabete ere izan zuten lapurren bisita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide