Homofobiaren aurkako eguneko ekitaldiak egingo dira bihar Zumaiako ikastetxetan

Baleike 2016ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 17a Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna da. Horren harira, eta lehen aldiz, lanketa berezia egin da herriko ikastetxetan; ekitaldi bereziak egingo dituzte bertan. 

Ekimena Zumaiako eta Zarauzko ikastetxeak, bi udala eta Zarauzko Berritzegunea biltzen dituen Hezkidetza Foroaren baitan erabaki da. Horretarako, pankarta berezi bat ere diseinatu da ikastetxeetan gai hau lantzeko. 

1990eko maiatzaren 17an, gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Hori izan zen lehen urratsa, sexu-joera eta identitatea onartuak izaten has zitezen, gizarteen berezko aniztasunaren baitako gisa. Ildo horretatik aldaketa eta aurrerapen ugari gertatu badira ere, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualek —LGTBI ere deitu ohi zaien horiek— diskriminazioa, estigmatizatzea eta bortizkeria jasaten jarraitzen dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide