Zumaiak era bikainean hasi du Herriarteko pilota txapelketa

Baleike 2016ko maiatzaren 16a

Herriarteko pilota txapelketen baitan, asteburu honetan zesta puntako lehen norgehiagokak jokatu dira. Lehen jardunaldia ostiralean jokatu zen eta Donostiako eta Zumaiako pilotariak izan ziren aurrez aurre.

Zumaiarrak nagusi izan ziren jokatutako hiru partidetan eta, ondorioz, 0-3 aldeko emaitzarekin itzuli ziren etxera. 

Kadete mailan, Mikel Manzisidor eta Eduardo Agirrek osatutako bikoteak 19-30 emaitzarekin irabazi zuten; jubeniletan Cristian Saez eta Julen Lopez 31-25 emaitzarekin izan ziren garaile eta, nagusietan, Ekaitz Osak eta Unai Urangak 24-35 emaitzarekin irabazi zuten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide