Berdintasunaren aldeko pausoa: emakumezko bat hasi da lanean Udaltzaingoan

Baleike 2016ko maiatzaren 16a

Pasa den astean emakumezko bat hasi zen lanean Zumaiako Udaltzaingoan. Zumaiako Udalak helarazitako ohar batean adierazten denez, berdintasunaren aldeko beste urrats bat da hau.

Oharrak honela dio:

Aste honetan, emakumezko bat lanean hasi berri da Zumaiako Udaltzaingoan. Orain arte, lan hau burutzen zuten gehiengoak gizonezkoak izan dira, beraz, inkorporazio berri hau, Zumaian, berdintasunaren alde ematen ari diren urratsen adierazle bat gehiago da. 

Zumaiako udala pozik agertu da aurrera pauso honekin, izan ere, berdintasunaren alde ematen ari diren urratsen adierazle bat izateaz gain, herritarrak emakumezko edo gizonezko batengatik atendituak izatea ahalbidetuko du. Era berean, udaletik berdintasunaren alde egiten duten apustua berretsi dute eta berdintasuna indartzeko politikak lantzen eta aplikatzen jarraituko dutela adierazi dute. Honekin, Zumaiako udalak helburu du, etorkizunera begira, esparru guztietan, bai ekonomiko, lan edo gizarte arloan, zumaiarrei eskubide eta aukera berdinak eskainiko dizkion herria eraikitzea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide