Esku pilota txapelketa herrikoiaren hiru jardunaldi jokatu dira dagoeneko

Baleike 2016ko maiatzaren 16a

Eguraldiaren iragarpenak hala esaten ez bazuten ere, eguraldi ederra izan zen ostiral arratsaldean eta horri esker XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren partidak jokatu ziren Odieta pilotalekuan. Jende kopuru polita inguratu zen, gainera, pilotarien jokaldiak jarraitzera.

Azken jardunaldian, hirugarrengoan, emaitza hauek eman ziren:

  1. Aizpurua-Astigarraga, 17 / Odriozola-Martija, 22
  2. Azkune-Manterola, 22 / Tumas-Mendizabal, 14
  3. Beristain-Urbieta, 22 / Ibarguren-Etxabe, 4

Aurreko ostiralean, bigarren jardunaldian, berriz, emaitza hauek eman ziren:

  1. Odriozola-Martika, 19 / Manterola-Etxabe, 22
  2. Ibarguren-Etxabe, 6 / Antia-Alkorta, 22
  3. Artetxe-Alberdi, 11 / Uranga anaiak, 22

Ostiral honeta, 18:15etik aurrera, jokatuko da txapelketaren laugarren jardunaldia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide