Sanpedroak prestatzeko bilera irekia izango da maiatzaren 23an Alondegian

Baleike 2016ko maiatzaren 17a

Udaberria aurrera doala, konturatzerako San Pedro jaiak gainean ditugu; aurtengoan jaiak ekainaren 28 arratsaldean hasiko dira, eta asteburuan zehar jarraituko dute.

Jaien antolaketa lanetan hasita dago Udal kultura sailak eta horretarako bilera batera dei egiten zaie herriko elkarte, talde edo banakakoei, beraien proposamenak aurkez ditzaten. Sanpedro jaiez gain, uztaileko eta abuztuko ekitaldiak ere aztertuko dira bilera honetan: Euska jai eguna, gala gaua, koadrila eguna, etab.

Bilera hau maiatzaren 23an, astelehenean egingo da, 18:30etik aurrera, Alondegian. Haurretik beraien proposamenak lantzen ari direnek aurrez aurkezteko premia ikusiz gero, kultur etxera agertu daitezke (93861056 / kultura@zumaia.eus).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide