Maria eta Jose ikastetxeko festa izango da ostegunean eta ostiralean

Baleike 2016ko maiatzaren 18a

Maria eta Jose ikastetxean, lanak alde batera utzi eta elkarrekin festa egunak pasatzeko aukera izango da, Joakina Deunaren egunaren baitan.

Besteak beste, ondorengo ekintzak izango dira: jolas zirkuitua, tailerrak, dantzak, antzerkia, txokolatada, denetik izango da. Ostegun arratsaldean hasiko dira ekitaldiak eta ostiralean goizetik gauera luzatuko dira. “Egun politak igaroko ditugu ikasle, irakasle eta familak elkarrekin parte hartuz eta talde-lanean. Zumaiar guztiak gonbidatuta zaudete gure festan ondo pasatzera!”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide