Txepetxa Elkarteak 38. urteurreneko ospakizuna izango du larunbatean

Baleike 2016ko maiatzaren 18a

Estazioko auzoko Txepetxa Elkarteak 38. urteurrena ospatuko du larunbat honetan, maiatzaren 21ean. Lehenbizi hildako bazkideen aldeko meza izango dute Zumaiako parrokian arratsaldeko zazpietan. Eta ondoren, elkartean bertan, mahai bueltan afari ederraz gozatzera abiatuko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide