Ekainaren 4an ospatuko da Herri Eskolako festa

Baleike 2016ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 25era eros daitezke bazkarirako txartelak. Festa behar bezala antolatzeko boluntarioak behar direla jakinarazi du Lubaki Guraso Elkarteak. Idazkaritzan eman daiteke izena, ostirala arte. Hemen daukazue egitaraua:

Ekainak 4

Egun guztian zehar:

-Erakusketa Sagarbideko aretoan. Haurrek ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa eta egin diren ekintzen argazki proiekzioa.

-Buruhandiak.

11:00etatik 13:00etara, tailerrak: karetak, makarroiez egindako lepokoak, aurpegi margoketa, marakak, pintza-maskota, xagua, poltsa/kaxa...

11:00etatik 13:00etara, jolasak. Moto karrera eta eskulanak.

11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik eta 18:00etara, puzgarriak, futbolin erraldoia eta wipe out.

11:30etik-13:00etara, kantu-dantza ekitaldia.

14:00etan, zozketa eta ondoren bazkaria.

15:30ean, musika.

Bukatzeko: apar festa

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide