Zuzendaria: Justin Kurzel. Aktoreak: Michael Fassbender, Marion Cotillard, David Thewlis. Iraupena: 113 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: 2015.
Macbeth Glamiseko jaun feudala da, eta hiru sorginen iragarpena jasoko du: egunen batean Eskoziako errege bihurtuko da. Anbizioak itsututa eta emazteak bultzatuta, Duncan erregea erail eta tronua bereganatuko du. Hilketak erokeriaren eta segurtasunik ezaren gurpil zoroan murgilduko du erreinua. William Shakespeare idazlearen obran oinarrituta dago pelikula. Literaturako tragedia ezagunenetako bat da Macbeth. Gerlari eta lider baten istorioa kontatzen du; gerraren erdian emaztearekin duen erlazioa berregiten saiatuko da.