Urtarrilean hasi eta maiatzaren erdialdera bukatzen den txapelketa horretarako honela osatu genituen Zumaiako pilotarien taldeak:
Alebin neskak: ZH1, ZH2, ZH3
Alebin mutilak: Zumaia
Infantil neskak: Zumaia-ZHE
ZH2koak finalaurrekora iritsi ziren eta beste hirurek ―ZH1, ZUMAIA, eta ZUMAIA-ZHEkoek― finalerako txartela lortu zuten.
Maiatzaren 14an jokatu ziren final guztiak Loiolako frontoian, oso giro politean, eta partidu bikainak ikusteko aukera izan zen. Zumaiarrek hiru final jokatu eta bi irabazi zituzten. Alebin mutilak (Zumaia) eta Alebin neskak (ZH1) txapeldun geratu ziren eta Infantil neskak (Zumaia-ZHE), berriz, txapeldunorde.
Hauek izan dira talde bakoitzeko partaideak:
ZH1 (neskak): Nora Zuazobide, Nahia Zubia eta Nahikari Osa.
Zumaia (mutilak): Kimetz Urain, Mattin Salegi eta Jakes Aginaga.
Zumaia-ZHE (neskak): Eire Salegi eta Nekane Etxabe.
ZH2: Alaitz Aramendi, Alaia Azkue, Oihane Etxaide.
ZH3: Maren Zearreta, Awa Diouf, Nahia Martin.