Euskal Herriko hainbat herritan dabiltza pelikula honetarako filmazioak egiten: Itsason, Durangon, Bilbon... Orain Zumaiara heldu da zineko jendea. Mojaxarren komentuak dituen berezitasunak erabili nahi dituzte pelikula honetarako eszena batzuk grabatzeko. Ostiralera arte egongo direla bertan aurreikusten da.
Aitor Arregi eta Jon Garaño, Jose Mari Goenagarekin batera, Loreak pelikula arrakastatsuaren sortzaileak izan ziren. Hirurak izan ziren gidoilariak, nahiz eta azken biak eseri ziren zuzendarien auikietan.
Migel Joakin Eleizegi Ateagaren bizitzan oinarritzen da pelikula hau. Altzoko Handia edo Altzoko Erraldoia izengoitiengatik ezagunagoa, 2,42 metroko garaiera izatera heldu zen, erraldoitasunaren eraginez. 1818an jaio eta 1861ean hil zen gizon hau bitxikerien ikuskizunetan eta zenbait zirkotan erakutsi zuten. Europako zenbait kortetan ere erakutsi zuten.