Igor Zendoia omenduko du AEK-k ostegunean

Baleike 2016ko maiatzaren 23a

Urola Kostako AEK-k otsailean zendu zen Igor Zendoia lankidea omenduko du ostegunean, maiatzak 26.

18:00etan Zumaiako AEK euskaltegiko irakasle eta ikasleek omenaldi intimoa egingo diote euskaltegian bertan. Jarraian, 19:00etan bere omenez antolatutako bideo lehiaketaren finala izango da Oxford aretoan. 

Ohar honen bitartez gonbidapena luzatu nahi zaie Igorren ikasle eta ikasle-ohi guztiei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide