Preferentearen partida ikustera joateko autobusa jarriko du Zumaiakok

Baleike 2016ko maiatzaren 23a

Zumaiako futbol taldeak autobusa doan jarriko du hurrengo larunbatean Preferenteak Martuteneren aurka jokatuko duen partidua ikustera joateko. 

Pasa den larunbatean jaitsierako play-offeko joaneko partiduan 0-0 berdindu zuen Zumaiakok eta mailari heldu nahi badio hurrengo larunbatean 16:00etan jokatuko duen itzuliko partiduan Martuteneri gailendu beharko zaio.

Autobusa Garoa tarbena ondotik 14:45ean irtengo da eta Preferentea animatzera joatea nahi duten guztiek aurrez izena eman beharko dute Aita Mari futbol zelaiko bulegoan edo 943862477 telefonora deituz.

Bestalde, Ohorezko Jubenil taldeak Hondarribiaren aurka 6-3 galdu zuen atzo jokatutako jaitsierako play-offeko joaneko partidua. Emaitza horri buelta eman beharko dio hurrengo igandean Aita Mari futbol zelaian jokatuko duen itzulerako partiduan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide