Cosme eta Eduardo Agirre anaiak, zesta puntan txapeldun

Baleike 2016ko maiatzaren 24a

Bakarkako Gipuzkoako zesta punta txapelketaren finalak jokatu ziren pasa den asteburuan Mutrikuko frontoian. Zumaiako hiru pilotari heldu ziren final hauetara. 

Lehen partidan, kadete mailan, bi zumaiar neurtu ziren: Eduardo Agirrek 25-7 emaitzarekin irabazi zion Julen Lopezi. Nagusien bigarren mailan, Cosme Agirrek 25-13 emaitzarekin irabazi zion Danok Bat elkarteko Mikel Manzisidor mutrikuarrari. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide