Mintzalagun programa antolatuko da uda honetan ere

Baleike 2016ko maiatzaren 25a

Aurten udan ere Mintzalagun egitasmoa antolatuko da Urola Kostako herrietan.

Euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartuko dira astean behin ordubetez euskaraz aritzeko. Ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko baliagarria da ekimen hau.

Izenak ekainaren 13a baino lehen eman beharko dira. Interesa duenak honako telefono eta helbide hauetara jo dezake argibideak jasotzeko eta izena emateko:

  1. Urola Kostako AEK euskaltegietan; Zarauzko Udal Euskaltegia
  2. Telefonoz: 625 485 215 (Eukene)
  3. Emailez: urolakosta@aek.eus

Antolatzaileak eskualdeko Euskara Zerbitzuak, Urola Kostako AEK, Zarauzko Udal Euskaltegia eta Urola Kostako Udal Elkartea dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide