Sanpedrotako danborradako entseguak ekainaren 1ean hasiko dira

Baleike 2016ko maiatzaren 25a

Aurten ere ekainaren 28an, San Pedro bezperan, danborrada izango dugu Zumaian.

Egun horretako danborradak prestatzeko etseguak egingo dira. Ekainaren 1ean hasiko dira, eta saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, beti ere 20:00etan hasita, mojaxarren komentuan.

Parte hartu nahi duten orori gonbidapena luzatzen zaie entseguetara joan eta ohitura hau mantentzen laguntzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide