Aurten ez dituzte San Pankrazio jaiak ospatuko Estazioan

Baleike 2016ko maiatzaren 25a

Zaldi dema egin izan dute sanpankrazioetan, igande eguerdian.

Duela mende erditik urtero ospatu dituzte San Pankrazio jaiak Estazioko auzoan, baina aurtengoak bertan behera gelditu dira.

Maiatzeko azken asteburuan ospatu izan dira San Pankrazio jaiak Estazioko auzoan azken mende erdian. Aurten, ordea, ez egitea erabaki dute. Gutxienez azken 30 urteotan antolaketa lanetan aritu den taldeak "nekea" adierazi du, eta errelebo faltaren aurrean bertan behera uztea erabaki dute. Hala ere, datorren urterako talde berriren batek ardura hartu nahiko balu, beraiek laguntzeko prest azaldu dira. "Paperak eta diru kontuguztiak-eta eguneratuta mantenduko ditugu, norbait animatuko balitz hori ere eginda edukitzeko", azaldu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide