Lubaki kiroldegiko igerilekua itxita egongo da larunbat goizean eskola kiroleko jardunaldi batengatik

Baleike 2016ko maiatzaren 26a

Larunbat goizean, 10:30etik 12:00etara bitartean eskola kiroleko igeriketa jardunaldi bat egingo da Lubaki kiroldegiko igerilekuan. Ondorioz, ordu horretan beste erabiltzaileek ezingo dute igerilekua erabili.

Aipatutako ordu eta erdian haurrek bakarrik izango dute sartzea igerilekura. Haurren gurasoak ere kanpoan geratuko dira. 

Eskola kirolaren baitan antolatutako igeriketa topaketa honetan Taosa taldeko kideek lagunduko dute. "Igeriketa zer den ezagutuko dute eta jolasak ere izango dira. Ez du lehiakortasun kutsurik izango", adierazi du Antxon Alberdi kirol patronatuko gerenteak. Eskola kirolean dabiltzan haurrek hartuko dute parte ekintza honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide