Gipuzkoako Bela Txapelketa jokatuko da asteburuan

Baleike 2016ko maiatzaren 27a

Gipuzkoako XI. Bela Txapelketa-Zumaiako Udala Saria jokatuko da asteburuan Zumaiako uretan.

IRC eta Open mailan banatutako 25 bat belaontzik hartuko dute parte txapelketan. Larunbatean jokatuko da lehen estropada, 13:00etatik aurrera, IRC eta Open mailako belaontziekin. Igandean egingo da bigarren saioa, 12:30etik aurrera, IRC mailako belaontziekin. Txapelketa Zumaiako Klub Nautikoak antolatu du, Udalaren, EKPren eta Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide