'Dinosauroak ezagutzen!' haurrentzako tailerra egingo da Algorrin ekainaren 4an

Baleike 2016ko maiatzaren 27a

Datorren larunbatean, Ekainaren 4an, 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako Dinosauroak ezagutzen! doako tailerra eskainiko da Algorri Interpretazio Zentroan.

  1. Ordua: 11:00etatik 13:00tara.
  2. Tokia: Algorri Interpretazio Zentroko tailer-gela.
  3. Adina: 6-10 urte (adin txikikoentzat zuzendutako tailerra izango da, eskulanak errazak izango direlako).
  4. Ekarri beharrekoa: esne edo zumo tetra brick ontziak garbituta.
  5. OHARRA: Aurrez izena eman behar da. 
Izen-ematea:
 
Juan Belmonte 21, Zumaia
info@algorri.eu
943 143100

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide