Goizeko 9.45ean jubenilen lasterketa hasiko da eta bederatzi talde izango dira parte hartzen; 2 minutuan behin abiatuko dira taldeak Beheko Plaza ingurutik. Guztira 30 km.ko ibilbidea osatuko dute, Zumaiatik Lasaora joan eta buelta. Limousin Cartonajes izango da irteeran azkena 10.01ean, eta talde hau faboritoetako bat da txapelketa irabazteko, ahaztu gabe Bazpi taldea edo Ulma; Victor Alvaro Constrc. taldeak ere ondo prestatzen ditu horrelako probak eta heurak ere gogoan hartu beharko dira.
Ondoren, 11.15ean, kadete mailako txapelketa hasiko da. Hauek 19 km.ko ibilbidea osatuko dute (zakila buelta) eta 16 talde leihatuko direnez, minutu eta erdiko tartea gordeko da irteeran batetik bestera. 11.15ean Inoxcra-Beasain C abiatuko da eta azken taldea 11.37.30an abiatuko da, Victor Alvaro A. Maila honetan ere faboritoetaz hitz egiterakoan Donostiako Victor Alvaro, Inoxcra, Limousin eta Eroski gogoan hartu behar dira. Taldekako lana da eta talde bakoitzeko hirugarren txirrindulariek emango dio denbora taldeari, beraz 3 ziklistek behintzat batera heldu behar dute. Helmuga Axular ibilbidea, ohiko tokian izango da.
Bide batez nabarmendu Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko infantilak Euskadiko jokoetan izango direla igandean Bilbon.