Ikusizun hau 18:30etik 20:30era bitartean egingo da. Eguraldi txarra egingo balu, Torreberriko aterpean egingo litzateke.
Baina, zer da kontakt? 70ko hamarkadan AEBetan sortu zen dantza disziplina da Kontakt Improbisazioa. Apurka-apurka, gure artean ere zabaltzen ari da. Zumaiako saioan Bilboko eta Donostiako dantzariak izango dira.