Zarautzen denboraldi bikaina egin du Anderrek, mailako bigarren goleatzaile onena izan delarik. Zumaiarraren lana gertutik jarraitu dute hainbat taldek Pulporen garaietatik, eta aurten Asobal Ligako Benidormek fitxatu du. Bi urteko kontratua sinatu du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin (jokalariaren esku). Diru sariaz gain, etxebizitza, jatorduak eta ikasketak ordainduko dizkio klubak.
Urrats garrantzitsua da Torrikoren ibilbidean, eta Zumaiako harrobiaren mailaren adierazle. Torrikoz gain, Kauldi Odriozolak ere lor dezake Asobalerako txartela, Bidasoarekin igotzeko kanporaketa jokatuko baitu hurrengo asteburuan.