Victor Alvaro Construcciones eta Eroski taldeek irabazi dute Gipuzkoako erlojupeko txapelketa

Baleike 2016ko maiatzaren 29a

Jubeniletan Victor Alvaro Construccioneseko laukotea izan da azkarrena. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Donostiako Victor Alvaro Construcciones taldeak irabazi du gaur goizean Zumaian jokatu den jubenil mailako Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa, eta Debagoienako Eroskik kadete mailakoa. 

Lau segundo eskaseko aldea atera dio Victor Alvaro Construccioneseko laukote irabazleak (39:58) bigarren izan den Limousin Cartonajes taldeari (40:02), baina nahikoa Gipuzkoako Txapelketa irabazteko. Ulma taldea izan da hirugarren, ia minutu batera (40:52). Hauek dira urrezko domina irabazi duten lau txirrindulariak: Jokin Sarasola, Urko Senperena, Manex Alkorta eta Iñigo Etxarri.

Eroskiko boskoteak irabazi du kadete mailako txapelketa.

Kadete mailan ere lehia estua izan da. Zarauztarrak taldeak denbora onena egin du helmugara iristean (27:01), baina gero atzetik etorri diren lau taldek ondu dute zarauztarren marka. Azkarrenak Debagoienako Eroskikoak izan dira (26:17), Inoxcra-Beasain (26:24), Victor Alvaro Construcciones (26:34) eta Limousin Cartonajesen (26:47) aurretik. Hau da Eroskiko boskote irabazlea: Joseba Rodriguez, Andoni Azkarate, Iñigo Aranburu, Asier Azkarate eta Lier Kuruzeta. 

Zumaian atera eutsi badio ere, kadete mailako lasterketan txingorra egin die Iraeta parean, eta horrek ere izango zuen eragina azken emaitzan.

Sailkapenak:

Jubenilak

1. Victor Alvaro Construcciones (39:58)
2. Limousin Cartonajes (40:02)
3. Ulma (40:52)
4. Bazpi (41:00)
5. Ampo (41:08)
6. Atracciones Sanz (43:23)
7. Mixto 2 (45:13)
8. Mixto 1 (45:43)
9. Sasoian (45:47)

Kadeteak

1.-Eroski (26:17)
2. Inoxcra-Beasain (26:24)
3. Victor Alvaro Construcciones (26:34)
4. Limousin Cartonajes (26:47)
5. Zarauztarra (27:01)
6. Ciclos Iturriaga (27:19)
7. Goifiber-Godoy (27:25)
8. Allerru (27:28)
9. Ulma (27:36)
10. Inoxcra B (27:40)
11. Mixto 1 (28:11)
12. Atracciones Sanz (28:13)
13. Bazpi (28:21)
14. Victor Alvaro Const B (28:40)
15. Atracciones Sanz B (29:44)
16. Inoxcra C (31:27) 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide