Errausketak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruzko hitzaldia antolatu du Zumaiako Natur Taldeak, asteazkenean, Alondegian (19:00etan). Koro Zabaleta eta Eñaut Agirre izango dira hizlariak, biak ere medikuak eta Osasuna eta Errausketa ikerketa taldeko kideak.