Hasteko, 10:00etan ibilketa nordikoa zer den erakusteko bideo bat erakutsiko da Alondegian. Ondoren, 10:30ean, hastapen ikastaro bat egingo da Gernika parkean eta, jarraitzeko, 11:00etan, irteera egingo da. Horretarako bastoiak erabilgarri izango dira.
Martxa nordikoa edota ipar martxa (ingelesez Nordic walking) eskian erabili ohi diren antzeko makilen laguntzaz oinez eta aire librean burutzen den kirol bat da. Finlandian eskialarien udako jarduera edo entrenamendu gisa sortua izan zen, hortik bere izena.
Edozein adineko pertsonei zuzendutako kirol jarduera da hau eta, makila egoki batzuen laguntzaz, soilik gizakiaren mugimendu natural eta oinarrizkoena den oinez ibiltzean oinarritzen da.