Arte tailerra kalera aterako du Maria eta Jose ikastetxeak

Baleike 2016ko ekainaren 1a

Urtean zehar, Maria eta Jose ikastetxeko guraso eta haurrekin esperimentazio tailer asko antolatzen dituzte eta ekainerako planteatuta zegoena, Arte tailerra, ikastetxetik kanpo egitea erabaki dute Haur Hezkuntzako irakasleek, giro ona aprobetxatuz.

Ostiral honetan egingo dute ekintza, 17:00etan hasita Amaiako plazan, komunen parean. 0-6 urte bitarteko haurrei, haien gurasoei eta herritar guztiei zabaltzen zaie ekitaldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide