Larunbatean jokatuko dira faseko lehen partidak:
- 18:00etan: Bidasoa-Irun – BM. Alarcos Ciudad Real
- 20:00etan: ARS Zumosol Palma del Río – MMT Seguros Zamora
Igandean jokatuko da bigarren jardunaldia:
- 12:00tan: hirugarren eta laugarren postuak erabakitzekoa.
- 16:00etan: finala.
Finala Teledeportek emango du eta partida guztiak streaming bidez ikusi ahal izango dira RFEBM web orrian.
Hitzordu handia da hau Kauldi Odriozola zumaiarrarentzako. Denboraldi hasieran fitxatu zuen Irungo taldearekin eta talde titularrean tartea lortu du.