Atzo sugea, gaur mirotza

Baleike 2016ko ekainaren 3a

Udaltzaingoan daukate mirotza, Aldundiko zerbitzuek jaso bitartean.

Auto gidari batek mirotz bat aurkitu du Itziartik Arroara jaisten den errepidearen bazterrean. Autoan sartu eta Zumaiako Udaltzaingora ekarri du.

Auto gidariak udaltzainei azaldu dienez, mirotza errepidean zegoen eta bere aurretik zihoan autoak kolpatu egin du. Errepide bazterrean gelditu da hegaztia; autoan sartu eta Zumaiako Udaltzaingora ekartzea erabaki du. Kaiola batean daukate gordeta, eta itxuraz ez du zauri larririk. Aldundiko zerbitzuei eman diote abisua, jasotzera etor daitezen.

Oharra: mirotza delakoan gaude, baina aitortzen dugu ez garela adituak gaian. Norbaitek animalia eder honi buruzko azalpen gehiago eman badezake, eskertuko genuke. Denok ikasiko dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide