Erabaki hori hartu zen ekainaren 1ean egindako bileran. "Udalaren laguntzarekin aurrera jarraitzeko saiakera egingo dugu eta horretarako bertara joateko interesa duten guztiek ekainaren 6rako izena eman eta diru sarrera egin beharko dute", adierazi dute ekimenaren antolatzaileek.
Hasiera batean danborrada osatzea erabaki da, eta hutsik geratzen diren lekuak bestelakoentzat utziko dira. Danborradan parte hartu nahi dutenek santelmodanborrada@gmail.com helbidera idatzi beharko dute edo 678 622 540 telefono zenbakira deitu.
Bidaiaren prezioa 133 euro izango da eta garraioa, hoteleko gela eta bi gosari sartuko dira prezioan. Taldea ekainaren 17an aterako da eta 19an, estropadaren ondoren, itzuli.
"Danborrada joko dutenek diru sarrera astelehenerako (ekainak 6) egitea garrantzitsua da, izena ematen duten jende kopuruaren arabera erabakiko baitugu aurrera jo edo ez. Danborrada jotzera edo beste era batera joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Jotzera ez doanari esango zaio tokirik dagoen edo ez dirua sartu baino lehen. Bien kasuan telefono zenbakia eman beharko dute eta deituko zaie".