Ur mozketak egingo dira gaur gauean Zumaian

Baleike 2016ko ekainaren 6a

Gipuzkoako Urak-ek ur moezketak egingo ditu gaur gauean. Hoditerian egon daitezken ur ihesak aurkitu eta ondoren konpontzeko helburuarekin egingo dira mozketa hauek.

Adierazi dutenez, mozketek ez dute asko iraungo. "Agian ez da kale denetan egingo, baina ziur aski herri guztiario eragingo dio. Batzuk urik gabe gera daitezke eta beste batzuek presio aldaketak sumatuko dituzte, baina ez dugu uste denbora luzez izango denik. Ahalik eta kalte gutxien eragitzeko, 00:00etatik 05:30era bitartean egingo dugu lan hau". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide