Zumaiakoren infantila Gipuzkoako txapeldunordea eta infantil txikia Euskadiko zortzigarrena

Baleike 2016ko ekainaren 6a

Zumaiakoren mutilezkoen bi infantil taldeek, lehen mailakoak eta infantil txikiak, denboraldi amaierako partidak jokatu dituzte.

Zumaiakoren Lehen Mailako infantil taldeak pasa den larunbatean Billabonaren aurka Orion jokatutako finala penaltietan galdu zuen. Partida husnako berdinketarekin amaitu zen. Beraz, Gipuzkoako Kopako Txapeldunorde gelditu dira, denboraldi bikainari amaiera emanez.

Infantil Txiki taldeak, berriz, Zubietan Euskadiko Txapelketa jokatu du astebukaeran. Larunbatean, Alavesen aurka husna berdindu zuen, aukera asko izan eta gero. Santutxuren aurka, berriz, 2-0 galdu zuen. Igandean Aurrera Vitoriari 2-1 irabazi zion eta Romoren aurka 3-0 galdu zuen. Euskadiko Infantil Txiki mailako 8. talde onena izatea lortu du, denboraldiari ere amaiera emanez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide