Hasiera batean, lan hauek guztiak hiru fasetan egitea zegoen aurreikusita baina, udal, azkenean, Udalak ezarritako irizpide aldaketak medio, eta udal teknikarien lanari esker, hiru faseak aldi berean gauzatu dira. Obretarako aurreikusitako 700.000 eurotik 535.000tara jaitsi dela azpimarratu nahi izan du udal gobernuak. “Uste baino lehen daude erabilgarri frontoi inguruko eremuak eta aurrezko garrantzitsu bat ere lortu ahal izan dugu”.
Datozen egunotan urbanizazio inguruak garbitu eta belarrak moztuko dituzte. Horrez gain, aparkalekurako lurzorua ere ezarriko da.