ZOZKETA. Ostiraleko antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2016ko ekainaren 7a

Ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Declaración de Guillermo antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Bernardo Atxagak idatzitako antzezlana da eta Jose Cruz Gurrutxagak antzeztutakoa. 1960ko hamarkada hondarrean Euskal Herrira lantegi batera lan egitera etorritako bi etorkin andaluzen istorioa kontatzen du. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da. Ostegun eguerdian aterako ditugu sarituen izenak. Parte hartu eta zorte on.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide