Forondan emandako hiru tailerren erakusketak zabaldu dira Oxforden

Baleike 2016ko ekainaren 7a

Gaur hasi eta ekainaren 19ra bitartean, Forondan emandako hiru tailerretako emaitzak ikus daitezke Alondegiko Oxford aretoan.

Txiki Agirre Keixetaren zeramikako, Zuriñe Gredillak emandako egur taillako eta Juan Luis Blancoren kaligrafia tailerretako lanak erakutsiko dira egunotan Oxford erakusketa aretoan, egunero 18:30etik 20:30era; asteburutan eguerditan ere zabalduko da, 12:00etatik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide