Zarauzko triatloiak eragina izango du larunbatean Zumaiako trafikoan

Baleike 2016ko ekainaren 9a

Zarauzko triatloia jokatuko da larunbat honetan, ekainaren 11n. 14:00etatik 17:45era bitartean eragina izango du Zumaiako udalerrian, izan ere tarte horretan N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko norabidean.

Bitarte horretan honako neurriak hartzeko proposamena aurkezten da, antolakuntzak burutu duen Trafiko Planaren arabera.

Zumaiara iristeko

Zarauztik

  • 14:00tatik 16:00tara: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez, lasterketaren kontrako norabidean.
  • 16:00tatik 17:45tara: Zarautzen N-634 errepidea itxi egingo denez,ibilgailuak Zarauzko atzealdetik bideratuko dira (Araba eta Bizkaia kaleetatik barrena) eta Meaga gaina Oikiatik jarraitu ahal izango dute Zumaiaraino.
  • 17.45tatik 18:45tara: Zarautzen N-634 errepidea itxita egongo denez,autoak Zarauzko atzealdetik bideratuko dira (Araba eta Bizkaia kaleetatik barrena), eta gero hortik N-634 errepidetik jarraitu ahal izango dute normaltasunez (Bizkaia kaletik parrokia aldera jaitsiz).
  • Autopistatik irteten diren ibilgailuek ezingo dute Zumaiara ohiko bidetik sartu 14:45ak eta 17:30ak bitartean. Saihesbidea: Iraeta – Aizarnazabal – Oikia – Bedua. 

Itziarretik

  • 14:50tatik 17:30tara N-634 errepidea itxita egongo da Narrondotik aurrera (Bombas Iturreko bidegurutzean) eta ibilgailuak ezingo dira Zumaian sartu. Aurreko egunetan kartela jarriko da Itziarren, intzidentzia honen berri emanez.
  • Saihesbidea: Iraeta – Aizarnazabal – Oikia – Bedua.

Azpeitia-Zestoatik

  • 14:45tatik 17:30tara GI-631 errepidea itxita egongo da Iraetatik aurrera (bidegurutzean) eta ibilgailuak ezingo dira Zumaiara sartu ohiko bidetik. 
  • Saihesbidea: Iraeta – Aizarnazabal – Oikia – Bedua.

Zumaiatik irteteko

Itziar aldera: N-634 errepidetik uneoro, normaltasunez.

Zestoa-Azpeitia aldera: Narrondotik eta GI-631 errepidetik uneoro, normaltasunez.

Zarautz aldera:

  • 14:00tatik 17:45tara N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko noranzkoan. Saihesbidea: Autopista. 
  • Dena den, 16:45ak arte ibilgailuak pasatzen utzi daitezke Getarian gelditzeko asmoa badute. Kirol-portura sartu nahi duten ibilgailuei pasatzen utziko zaie, uneoro. Horretarako, irteerako errotondan ibilgailu horiek behar bezala bideratzeko, boluntarioen eta Zumaiako udaltzainen kolaborazioa ezinbestekoa izango da. 

Garraio Publikoa

  • Ondarroa_- Zumaia (DB05): Deban 14:45tan irteten den zerbitzua Arroa Beheko auzoraino iritsiko da, eta ondorioz Zumaiako geldiuneak (Narrondo, Patxita Etxezarreta eta Geltokia) ezabatu egingo dira.
  • Zumaia – Ondarroa (DB05): 15:10etako zerbitzuan ezabatu egingo dira Zumaiako geldiuneak (Geltokia, Patxita Etxezarreta eta Narrondo), eta zerbitzua 15:15tan abiatuko da Arroa Behetik Debaruntz.
  • Zumarraga – Zumaia (UK06): Zumarragatik 15:15tan irteten den zerbitzua Zestoaraino iritsiko da. Ondorioz, Zumaiako geldiunea ezabatu egingo da zerbitzu horretan.
  • Zumaia – Zumarraga (UK06): Zumaiatik 16.45tan irteten den zerbitzua ezabatu egingo da.
  • Zumaia – Aizarnazabal – Zestoa (UK07): 17:10eko zerbitzua burutzen duen autobusa, Patxita Etxezarreta geralekura iritsiko da ordezko ibilbidetik (irudia ikusi), gero Aizarnazabalerantz joango da saihesbidetik eta antolakuntzak igarotze arautua emango dio Beduara doan desbideratze biribilguneraino.
  • Zumaia – Donostia (UK09- UK10 – UK11): 15:30 eta 16.00tan irteten diren zerbitzuak ezabatu egingo dira.
  • Bestalde, ibilbide hau egiten duten autobusak ez dira pasako Getariatik 14.30ak eta 17:30ak bitartean, eta ondorioz Getariako geltokia ezabatu egingo da ordu horietan zehar. Bitarte horretan, autobus zerbitzu berezia ezarriko da Getariatik Zumaiara, “lanzadera” moduan, gero han transbordoa egin ahal izateko Zarautz edo Donostiara doazen autobusekin. Transbordoa Patxita Etxezarretako geltokian egingo da. 
  • Donostia – Zumaia (UK09- UK10 – UK11): 15:45 eta 17.00tan irteten diren zerbitzuak ezabatu egingo dira.
  • Bestalde, ibilbide hau egiten duten autobusak ez dira Getariatik pasako 16:00ak eta 18:00ak bitartean, eta ondorioz Getariako geldiunea ezabatu egingo da ordu horietan zehar. Dena den, ordu horietan zehar “lanzadera” zerbitzua egongo da Getariatik Zumaiara. Ikusi lanzaderaren ordutegiak behean.

Urgentziazko kasuak

Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide