Azken urteotan egoera kaxkarrean aurkitzen ziren igogailuaren albotik igotzen diren eskailera hauek. Bere momentuan kate batzuez lotutako egurrezko pibote batzuk jarri Forondako bidexken ertzetan, baina, bertan ibiltzen diren pertsona batzuen jarrera ez oso arduratsuak medio, zutoin eta kate horiek lurrean amaitu zuten.
Baranda hauen bitartez, Forondara igotzeko eskailera hauek erabiltzen dituztenen segurtasuna hein batean hobetu da.