Serious business laukotearen kontzertua, ostiralean, Itzurun tabernan

Baleike 2016ko ekainaren 9a

Aitor Badiolak, Maria Armendarizek, Antxon Sarasuak eta Ander Zulaikak osatutako laukoteak kontzertua eskainiko du bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan. 

Ibilbide luzeko lau lagun dira eta kontzertu honetan errepertorio berria aurzkeztuko dute. Datorren hilabetean Hondarribiko blues jaialdian joko du taldeak eta biharkoa horren atarikoa da. Blueseko klasikoez gain, proiektu honetako eta aurrekoetako kantak ere joko dituzte. Kolaborazio bat izango dutela ere aurreratzen dute.

Hemen entzun dezakezue beraien musika. 

Apirileko Baleike aldizkarian elkarrizketatu genituen. Hemen irakurri dezakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide