Ez da Baleikeren 255. zenbakian jasotzen den gai bakarra. Kepa Junkera musikari bizkaitarrari egindako elkarrizketa ere sartu dugu. Junkerak, jaiotzaz bilbotarra izan arren, haurtzaroko hiru urte bizi izan zituen Zumaian eta ondoren udatan etorri izan zen. Oroitzapen horiek jaso ditugu elkarrizketa honetan.
Ikastera, lanera edo beste arrazoiren bat medio Zumaiatik kanpo daudenen elkarrizketa sortarekin jarraituko dugu. Oraingoan bikote bat dugu aldizkariko orrietan: Irlandan bizi diren Jone Yeregi eta Markel Peñalba.
Nagusilan boluntario taldeak edadetuekin egiten duen lanaren berri ere jaso nahi izan dugu ekaineko aldizkarian.
Aldizkaria egun hauetan jasoko duzue bazkideek postontzietan eta bihartik aurrera salgai izango da ohiko saltokietan, euro batean.