Arratsaldeko 4tan jokatu da lehen partida, bero galantarekin. Arkaitz Lozanok 30-19 emaitzarekin irabazi zio Imanol Ulaciari. Bi ordu geroago zen bigarren partida jokatzekoa, baina osasun arazoek atzeratu beharra ekarri dute. Jon Zendoia eta David Calderonen arteko partida asteartean jokatuko da, 18:15ean, eguraldia lagun bada.