Datuak hotzak direla diote, baina zenbai hauek ere baliagarriak dira ohartzeko zer nolako tragedia ari den gertatzen Europako ateetan. Hasiera batean zenbaki eta datu hauek erreportajean sartu behar ziren, baina, espazio arazoak medio, web gunera ekarri ditugu.
Chios uhartea (Xioç grezieraz)
- Greziako uharteetako bat da.
- Egeo itsasoan kokatzen da, baina Turkiako kostaldeari ia itsatsita dago (bi ordu itsasontziz Turkiatik).
- 849,29 km2
- 51.333 biztanle (2011)
Ekonomia
Biztanleen gehiengoa turismotik bizi da, eta beste batzuk lehen sektoretik eta zerbitzuetatik. Industriarik ia ez da existitzen. 5.000 pertsona inguru “masillaren” produkziotik bizi dira. Historikoki eta egun oraindik ere, “masillaren” esportatzaile nagusienetako bat da irla hau, bereziki garrantzitsua da tokiko ekonomiarentzat.
Chiosen 3 kanpamendu daude
Kanpamendu libreak, hirigunean.
- Souda: 770 pertsona.
- Dipethe: 360 pertsona.
- Janari emaileak: gosaria Drops (ONG txiki norvegiarra), bazkaria Zaporeak elkarteak eta afaria People Street Kitchen (boluntarioen elkartea).
- Laguntza medikoa: Waha bolondresen GKEa. Eta SMH–Euskadiko Itsas Salbamendu Humanitario.
- Arropa banaketa, hezkuntza, asialdia, beste baliabide eta zerbitzuak: boluntarioen elkarte autonomoen eta GKE txikien esku.
Kanpamendu militarizatua (mendialdean bakartua, inor gutxi pasatzen da bertatik)
- Vial izena du: 1.230 pertsona (ofizialki 700entzako lekua)
- Janari emailea: armada greziarraren ardura, hark banatzen du, catering batek sukaldatua.
- Laguntza medikoa: ejertzitoa, Gurutze Gorria. Kasu puntualetan Waha medikuen GKEari sartzen uzten zieten, edo euskal mediku boluntarioei, baina armadaren baimena behar zuten.
- Arropa banaketa, hezkuntza, aisialdia… boluntario elkarte autonomoak eta GKE txikiak saiatzen dira baimenak lortzen, baina ia ezinezkoa da. Gehienetan errefuxiatuek ez dute horrelako aukerarik. Boluntarioak prest daude, baina armadak ez du baimenik ematen. Hesiaren kanpoaldetik janaria, arropa edo edozer ematen ikusiz gero, armadak boluntarioak identifikatzen ditu (gu ere identifikatu gintuzten janaria banatzeagatik).
Mediterraneoa zeharkatzen hildakoak
- 2014: 57 hildako.
- 2015: 1.855 hildako
- 2016: 2.510 hildako
*Datu hauek ez dira urte osoko totalak, urte bakoitzean urtarrila-ekaina epe tarteko kopuruak dira, urteko totalak askoz altuagoak dira. (Iturria, Nazio Batuen Errefuxiatuen agentzia, 2016ko maiatzak 30).
Iturria: http://edition.cnn.com/2016/05/31/world/migrant-deaths-rise-mediterranean/
Siriar errefuxiatuen banaketa zifretan
4,5 milioi siriar errefuxiatu bost estatutan daude: Turkia, Libano, Jordania, Irak eta Egipton.
- Turkian: 2,5 milioi siriar errefuxiatu.
- Libanon 1,1 milioi errefuxiatu siriar (Libanoko biztanlegoaren 5 etik 1 siriar errefuxiatua, gaur egun)
- Jordanian: 635.324 siriar errefuxiatu (bertako biztanlegoaren % 10 inguru).
- Iraken: bertako gerraren ostean 3,9 milioi pertsona irakiar errefuxiatuak izanik, 245.022 siriar errefuxiatu daude.
- Egipton:117.658 siriar errefuxiatu daude.
(Iturria: 2016/02/3 Amnesty International)
Harrerarik ez, edo apenas
- Golfoko Estatuek ez dute harrerako plazarik eskaini (Qatar, Emirerri Arabiar Batuak, Arabia Saudi, Kuwait).
- Alemaniak 39.987 errefuxiatu hartzea agindu zuen (Europar Batasunak guztira hartuko zuela agindutakoaren % 54).
- Alemania eta Suedia kenduta, EBko gainerako 26 herrialdeak guztira, 30.903 harrera plaza agindu zituzten (Siriako errefuxiatuen % 0’7 izango litzateke).
(Iturria: 2016/02/3 Amnesty International)