Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Telmo Deun Lekeition izango da igande honetan, bertako traineru estropadan. 11:00etan hasiko da, eta azken-aurreko txandan aterako da. Aurkariak Ondarroa, Portugalete eta Getaria izango ditu. Denboraldi-aurreko azkeneko testa izango da.
Horrez gain, Zumaiako Beteranoek Donostian daukate estropada, Ligakoa, igandean, 17:00etan.