Aitor Olaziregi bosgarren izan zen Gorka Etxabek irabazitako Gipuzkoako txapelketan

Baleike 2016ko ekainaren 15a

Euripean jokatu zen atzo Gipuzkoako erlojupeko txirrindularitza txapelketa, Aizarnazabalen. Ampo taldeko Aitor Olaziregi txapelketa irabazteko faboritoen artean zegoen, baina, azkenean, bosgarren egin zuen. 

29 minutu eta segundo batean bete zituen Euskadiko txapelketan bigarren egin zuen zumaiarrak 21 kilometroak. Irabazlea Aizarnazabal bertako Gorka Etxabe izan zen. Nagusitasun handiarekin egin zuen erlojupeko proba hau: 27:45 denborarekin irabazi zuen txapelketa, bigarren sailkatu zena baino minutu eta segungo bat gutxiagoan. Etxabe hirugarren izan zen Euskadiko txapelketan, larunbatean. Atzoko lasterketan forma onean dagoela erakutsi zuen Parking Geltokia taldeko txirrindulariak. 

Bai Etxabe, bai Olaziregi, biak Zumaiako Txirrindulari Ekartea-Viveros San Antonen hasitakoak dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide