Uda garaian goizeko 11:00etatik 19:30ak bitartean izango dira Gurutze Gorriko sorosleak lanean herriko hondartzetan. Uztailaren 4tik eta hondartza denboraldia amaitu arte, zerbitzua iluntzeko 8ak arte luzatuko da Itzurunen.
Itzurun hondartzan bost izango dira lanean arituko diren sorosleak; Santiagon, berriz, bi sorosle izango dira astegunetan eta hiru asteburutan.