Materiala (trainerua, arraunak...) ostegun gauean abiatuko dira Andaluziako hiribururua. Arraunlaria, berriz, ostiral eguerdian aterako dira. San Juanekoekin batera joango dira autobus berean.
Dagoeneko erabakita dago zer txandatan aterako diren zumaiarrak. Zumaiak eta Portugaletek emango diote hasiera aurtengo denboraldiari; binaka aterako dira, erlojupean.
Telmo Deun trainerua txukuntzen aritu dira gaur eta eranskailuak jartzen, ontzian eta arraunetan.
Datozen egunotan argitaratuko dugu Patxi Frances entrenatzaileari egindako elkarrizketa.