'Dos buenos tipos' eta 'Angry birds', asteburuan Aita Marin

Baleike 2016ko ekainaren 16a

Bi pelikula emango dira asteburuan Aita Mari zinean. Helduentzako Dos buenos tipos, komedia eta poliziakoa uztartuta, Ryan Gosling eta Russell Crowe aktore lanetan dituen pelikula, eta haurrentzako Angry birds. La pelicula

Dos buenos tiposen ordutegia: larunbatean 19:30 eta 22:15ean, igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Angry birds (hemen trailerra): igandean, 17:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide