12:00etan izango da ekitaldia, beti bezala, Gurrutxaga plazako Gizarte zentroan. Aurretik, 11:00etan eta parrokian, Beheko Plaza abesbatzak kantatutako meza izango da.
20 dira gaur egun 89 urterekin Zumaian erroldatutako herritarrak. Hauetatik 17k hartuko dute parte ekitaldian: 12 emakumek eta 5 gizonezkok.
Nagusien astearen baitan, gaur, 18:00etatik aurrera, hogarrean antolatutako jokoen sari-banaketa egingo da.